XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO IGANDEAGaur Elizak ez du hitzik, dena kantu bihurtu zaio.
Pozez lehertu da.
Aleluia!.
Hauxe da gaur hainbestetan gure Liturgian entzungo duzuna.
Guregatik hil zena, guregatik Gurutzean josia izan zena, guregatik infernuraino joan zena, bizi da.
Deiadar honek dardaratzen du gaur lurbira.
Historia aldatu da.
Heriotza zatikatua izanda.
Gizona askatua.
Jesukristo Errege da.
Bete da Itun Zaharreko agindua:
Gertakizun hauxe bera kontatzen du eta aitortzen Pedrok lehenengo irakurgaian.
Aurrerantzean Egun hauxe dugu kristau bizitza guztiaren oinarria.
Eliza sortu da.
Fedea sortu da.
Aitormena sortu da.
Eliza bere testigutza ematen hasten da.
Kristorekin, berriz, denok berbiztu gara.
Goi-ondasunen bila ibili behar dugu.
Gure bizia orain Kristorengan zeruan gordea dago.
Guk ere Eliza guztiarekin esan dezagun.